Iragarkia. NEKAZARITZA ARLOKO NEURRIAK


2023ko LANDA-ONDASUNEN GAINEKO ZERGAREN SALBUESPENA NEKAZARI ETA ABELTZAINENTZAT.

Nekazaritza-arloan presako neurriak hartzen dituen maiatzaren 11ko 4/2023 ERREGE LEGE DEKRETUAK 2023ko ekitaldiko landa-ondasun higiezinen gaineko zergaren (OHZ) kuotetan salbuespen bat arautzen du nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiategien titularren jabetzakoak diren eta ustiategi horien garapenari atxikita dauden ondasun higiezinen alde, betiere ekitaldi horretan jarduera horien etekin garbiaren murrizketa jakin bat izan badute.
Onuradun posibleek salbuespena eskatu behar dute udalean, eta honako baldintza hauek egiaztatu beharko dituzte:
Nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategien titularren jabetzakoak diren eta ustiategi horien garapenari atxikita dauden ondasun higiezinak, betiere ustiategi horien titularrek 2023ko ekitaldian nekazaritza-jardueren errendimendu garbiaren murrizketa izan badute, gutxienez ehuneko 20koa, azken hiru urteetako batez bestekoarekin alderatuta, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 31. artikuluko muga natural edo espezifikoak dituzten eremuetan, eta ehuneko 30ekoa, berriz, gainerako eremuetan. 2. Aurreko zenbakian aipatutako tributuaren kuoten salbuespenak barne hartuko ditu tributu horren gainean legez baimendutako errekarguak. 3.- Aurreko zenbakietan ezarritako onurak jasotzeko eskubidea duten zergadunek, aipatutako ekitaldi fiskalari dagozkion ordainagiriak ordaindu badituzte, beren toki-erakundeari ordaindutako zenbatekoak itzultzeko eskatu ahal izango dute.

Eskabideak aurkezteko epea 2023 abenduaren 31n amaituko da.


Alegría-Dulantzi, 2023ko urriaren 5a.

ALKATEA.

Joseba Koldo Garitagoitia Odria jauna.
DIGITALKI SINATUTAKO DOKUMENTUA.