Iragarkia
Udalbatzak, 2024ko martxoaren 6an egindako ohiko bilkuran, hasieran onetsi zuen zerbitzu publikoak emateagatiko eta administrazio-jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa: udal igerilekuak.
Interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten ematen da aditzera. Erreklamazioak hogeita hamar eguneko epean aurkeztu behar dituzte, iragarkia ALHAOn argitaratzen denetik; jendaurreko epea amaituta erabakiaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onartutzat joko da.
Alegría-Dulantzin, 2024ko martxoaren 20an
ALKATEA
Izpta.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria