2010. URTEAN SEME-ALABAK IZAN EDO ADOPTATZEAGATIKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA


Jakitera ematen dizuegu 2010eko ekainaren 4ko Alkatetzaren Dekretuaren bidez 2010. URTEAN SEME-ALABAK IZAN EDO ADOPTATZEAGATIKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA onetsi zela.

Hona hemen finkatutako laguntzak:

1. Familia-unitatearentzako laguntza seme-alaba baten jaiotzagatik edo adingabeko seme-alaba bat adoptatzeagatik; diru-laguntza jasoko dute 2010. urtean jaiotako edo adoptatuko seme-alabengatik. Batera ordainduko da diru-laguntzaren zenbatekoa; eta urte amaieran ordainduko da eskaeren arabera.

2. Familia-unitatearentzako laguntzak seme-alabek 2 urte izan arte familientzat sortzen dituzten gastuetarako; diru-laguntzaren xedea 2009an eta 2010ean jaiotako haurrak dira. Diru-laguntza hori hilero jasoko dute haurra 2 urte bete arte eta 4,2. Oinarriak finkatu du laguntza horren kopurua. Ordainketa, dena dela, urte amaieran egingo da jasotako eskaeren arabera.

3. Ama nerabeentzako laguntzak seme-alabak familia-eremuan zaindu ahal izateko. Hilero laguntza bat emango zaie amak 18 urte bete arte; diru-laguntza eska dezakete 2010ean seme-alabaren bat eduki duten ama nerabeek, betiere 18 urte bete ez badituzte. Laguntza hori hilero ordainduko zaie amak 18 urte bete arte; 4.3 Oinarriak finkatu du laguntza horren zenbatekoa.

Laguntza hauek bateragarriak dira xede berarako Estatuak edo Autonomia Erkidegoak ematen dituen laguntzekin, baina ezin dira bateratu beste Toki Entitate batzuek ematen dituztenekin.

Aurrekontu zuzkidura:

Familia-unitateri laguntzea seme-alaba bat izan edo adoptatzeagatik: 15.000 euro.
Familia-unitateei laguntzea haurrek 2 urte bete arte familietan sortzen dituzten gastuetan: 15.000 euro.
Ama nerabeentzako laguntzak seme-alabak familia-eremuan zaindu ahal izateko: 5.000 euro.

Eskaerak aurkezteko epea: 2010eko uztailaren 7ra arte.

Diru-laguntzak ebaztea: Hiru hilabeteko epean gehien jota.

Gainontzeko baldintzak, Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrean eta Gizarte Ekintza alorreko Diru-laguntzen Berariazko Ordenantzan arautu dira, eta interesdunek horiek udal bulegoetan lor ditzakete.

Alegría-Dulantzin, 2010eko ekainaren 4an
ALKATEA



Sin.: Félix Bengoa Ibáñez de Garayo

Descargar bases ayudas por nacimiento o adopción de hijos-as año 2010 (euskera)
Descargar solicitudes ayudas por nacimiento o adopción de hijos-as año 2010