2010. URTEAN KULTURA ETA GIZARTE EKINTZA ALORREAN DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA


Jakitera ematen dizuegu 2010eko ekainaren 4ko Alkatetzaren Dekretuaren bidez 2010. URTEAN KULTURA ETA GIZARTE EKINTZA ALORREAN DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA onetsi zela.

Hona hemen diruz lagunduko diren jarduerak:

Emakumeen eta gizonenen arteko aukera-berdintasuna sustatzen dituztenak.
Laguntza handiagoa behar duten taldeak lanean txertatzen laguntzen dutenak.
Bizilagun berriak integratzekoak edo eta kulturartekotasuna sustatzekoak.
Laguntza behar dutenen edo gizarte-bazterketarako arriskua dutenen gizarte-integrazioa sustatzekoak.
Hirugarren adinekoentzat: arte-prestakuntza eta prestakuntza iraunkorra, aisialdirako eta denbora librerako jarduerak, bidaiak eta txangoak, etab.
Hezkuntza-arlokoak eta aisialdian eta denbora librean egitekoak, haurrei edo eta gazteei zuzendutakoak.
Osasun-prebentziokoak.
Etengabeko prestakuntzakoak.
Boluntarioak sustatzeko eta prestatzekoak.
Ingurumen arloko proiektuak edo eta jarduerak.
Udalerriko bizilagunen artean euskararen erabilera sustatzen dituztenak.
Kultur eta arte-prestakuntza arlokoak.
Talde artistiko amateurrentzako, materiala eskuratzeko: musika-tresnak, partiturak, antzerki-materiala, jantziak, etab... Baita, arte-jarduerarekin lotutako Jaialdi eta Topaketetan parte hartzeko ere.
Ikuskizunak antolatzeko eta burutzekoak.
Kultura-bisitak egiteko laguntzak.
Herriko jaietako edo eta ohiko jardueretarako programetarako laguntzak.
Toki Eragileentzako laguntzak materiala edo eta ekipamenduak eskuratzeko: gizarte eta kultura arloan lan egiten duten eta legearen arabera osatu diren elkarteak eta taldeak.
Monitoreen edo eta animatzaileen prestakuntza-programetan parte hartzeko bekak edo laguntzak: haurrak, gazteak, hirugarren adina, etab.
Arte-prestakuntzarako programetan sartzeko bekak edo laguntzak.

Aurrekontu zuzkidura:

Gizarte-ekintza arloko laguntzak: 5.000 ?.
Kultura arloko laguntzak: 14.000 ?.

Eskaerak aurkezteko epea:

Prestakuntzarako bekak: 2010eko azaroaren 15era arte.
Gainontzeko laguntzak: 2010eko uztailaren 7ra arte.

Diru-laguntzak ebaztea: Hiru hilabeteko epean gehien jota.

Gainontzeko baldintzak, Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrean eta Kultura alorreko Diru-laguntzen Berariazko Ordenantzan arautu dira, eta interesdunek horiek udal bulegoetan lor ditzakete.

Alegría-Dulantzin, 2010eko ekainaren 4an
ALKATEA


Sin.: Félix Bengoa Ibáñez de Garayo

Descargar convocatoria ayudas cultura y acción social 2010 (euskera)
Descargar solicitud ayudas cultura y acción social 2010