ALEGRIA-DULANTZIKO ERROMESEN ATERPEAREN BARNE-FUNTZIONAMENDURAKO ARAUDIA
1. artikulua.- Santiagora oinez edo bizikletaz doazen erromesek Alegria-Dulantziko aterpea erabil dezakete. Ezinbestekoa izango dute Erromesaren Egiaztagiria izatea.
2. artikulua.- Lekuak erromesak heltzen diren heinean okupatuko dira; hona hemen lehentasunak: lehenengo oinez joaten diren erromesak sartuko dira eta, bigarrenik, bizikletaz doazenak. Ezin da aldez aurretik lekua erreserbatu.
3. artikulua.- Aterpean gau bakar bat geldituko dira eta bakar-bakarrik egingo da salbuespen bat gaixotasunaren bat dutenekin edo beste ezinbesteko arrazoiren bat badago. Edozein modutan ere, luzapen berezi hori Aterpeko arduradunak baimendu beharko du, edo mediku batek lesio edo gaixotasun parte bat egiten badu. Gehienez hiru gau geldi daitezke.
4. artikulua. - Aterpea, hala eskatuta, urte osoan zehar 13:00etan zabaldu
eta 22:00etan itxiko da ,ordu horretatik aurrera erabateko isiltasuna
errespetatu beharko da.
5. artikulua.- Aterpean lo egiten duten erromesak instalazioetatik irten beharko dira 9:00ak baino lehen, eguneroko garbiketa egin ahal izateko. Erabiltzaileek instalazio guztiak zaindu beharko dituzte, eta handik ateratzen direnean ordenatuta eta garbi utzi beharko dituzte.
6. artikulua.- Debekatuta dago erretzea Aterpearen instalazio guztietan. Gainera hormetan ezingo da ezer iltzatu edo itsatsi.
7. artikulua.- Aterpearen erabilera borondatezkoa da eta era sinbolikoan eta dohaintza moduan gau bakoitzeko 4 euro ordaintzea finkatu da, Done Jakue Bidearen elkartasuneko eta anaitasuneko izaera erakusteko; gainera, diru horrekin Elkarteari lagunduko zaio instalazioak mantentzen beste erromes batzuek erabil ditzaten.
8. artikulua.- Alegria-Dulantziko Udal Txit Prestuko Kultura Batzordeak erromesentzat jarritako neurri guztiak alda ditzake beharren eta bizikidetasunaren arabera, betiere aterpearen funtzionamendua hobetzeko helburuarekin.